Hodei konputazioa (ingelesez Cloud computing) interneten bidez konputazio zerbitzuak eskaintzea ahalbidetzen duen teknologia bat da. Hodeia internet adierazteko metafora bat da.
Konputazio mota honetan, sistema informatiko batek eskaini dezakeen dena zerbitzu gisa eskaintzen da. Horrela, erabiltzaileek “interneteko hodeiean” dauden zerbitzuak erabili ditzakete, aditua izateko beharrik gabe.
IEE Computer Societyren arabera, hodei konputazioaren paradigman informazioa behin-betiko gordetzen da interneteko zerbitzarietan eta bezeroen konputagailuetako aldi baterako katxeetara bidaltzen da. Nahiz eta PCen potentzia asko handitu den, zati handi bat alferrik galtzen da, xede orokorreko makinak izanik. Hodei konputazioak baliabideen banaketa eraginkorrago bat ahalbidetzen du.
Hodei konputazioa softwarea zerbitzu gisa hartzen duen kontzeptu bat da, Web 2.0-k eta beste batzuek bezala. Gai amankomuna zera da: interneten gaitasuna erabiltzaileen konputazio beharrak asetzeko. Hodei konputazioaren adibideak bezala, ondokoak aipa daitezke: Amazon EC2, Google Apps, eyeOS eta Microsoft Azure.
PLASTIKA ETA IKUSIZKOEN HEZKUNTZA 25/26
Hace 1 semana
No hay comentarios:
Publicar un comentario