Koldo Izagirre Urreaga Pasaian jaioi zen 1953an, euskal idazle oparo, goraipatu eta berritzaileenetako bat da. Literaturaren genero guztiak landu ditu bere idazlanetan: poesia, elaberrigintza, ipuingintza eta saiakera. Hainbat euskal autore klasiko beste hizkuntzetara itzuli ditu, eta literatura unibertsaleko lanak euskaratu ere bai. Helduentzat egindako literaturaz gain, haur eta gazteentzat ere zenbait lan idatzi ditu. Prentsan maiz artikuluak plazaratzen ditu, eta telebistarako eta zinemarako gidoilari lanetan ere aritu izan da.
1978an "Oh Euskadi" literatura aldizkari berritzailea sortu zuen, Ramon Saizarbitoriaeta beste idazle batzuekin batera eta 80ko hamarkadan Bernardo Atxagarekin elkarlanean Panpina Ustela aldizka atera zuen.
1990. urtean "Offeko maitasuna" filma zuzendu zuen. Gidoia ere idatzi zuen bi urte lehenago "Ke arteko eguna"filmean egin zuen bezalaxe. Halaber, marrazki bizidunetako pelikuletarako gidoiak egin izan ditu.
Idazlan batzuk
Poesia
Itsaso ahantzia. 1976, Kriseilu.
Oinaze zaharrena, 1977, Ustela saila.
Guardasola ahantzia,1978, Ustela Saila.
Balizko erroten erresuma1989, Susa.
Non dago Basque harbour?1997, Susa.
Teilatuka lizarra2005, Susa.
Rimmel,2006, Susa.
Elaberrigintza
Euzkadi merezi zuten1985, Hordago. Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri 1998, Elkar.
Agirre zaharraren kartzelaldi berriak 1999, Elkar.
Narrazioa
Metxa esaten dioten agirretar baten ibili errenak 1991,Elkar.
Vladimir 1996,Erein.
Sua nahi. Mr Churchill?2005, Susa.
Hiztegigintza
Euskal Lokuzioak, 1981, Hordago.
Kronika Ez duk erraza konpai 1995, Susa.
"Merry Chrismas,Panama!esan zuen heriotzak 1999, Euskaldunon Egunkaria.
Ikus, gainera
Kanpo loturak
Oh! Euzkadi aldizkariaren ale guztiak.
Literaturaren Zubitegia Bazka aldizkaria.
Euskadiko filmategia.
Argia aldizkarian elkarrizketa.
ERITZI PERTSONALA
Nire eritziz koldo izagirre gizon interesgarria da,hainba genero landu bait ditu,denbora gutxian oraindik gaztea bait da.Bere poesiak mamitsuak iruditu zaizkit.
No hay comentarios:
Publicar un comentario